BINKE

BINKE 🧡 Galdakaoko eta Usansoloko komunikabidea

🎙️ ZOZKETA! 🤩 Zapatu honetako Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera joateko sarrera bikoitza zozkatuko du BINKEk ber...
17/12/2025

🎙️ ZOZKETA! 🤩 Zapatu honetako Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera joateko sarrera bikoitza zozkatuko du BINKEk bere WhatsApp zerbitzuaren bitartez!

Parte hartzeko:

1️⃣ Gorde BINKEren zenbakia zure telefonoan (bestela ez zaizkizu mezuak iritsiko): 680743211
2️⃣ Bidali FINALA hitza WhatsApp bidez, aipatutako telefono zenbakira

💬 Parte hartzeko azken eguna: abenduak 19, barikua, goizeko 10:00ak.

🎟️ Sariduna BINKEren WhatsApp zerbitzuaren bitartez jakinaraziko da, bariku eguerdian.

Zorte on guztioiii! 💪

  🎵 Lanenana Naranja konpainiak 'Zimurren artean kontukontari' familientzako ikuskizuna aurkeztuko du zapatuan Galdakaon...
17/12/2025

🎵 Lanenana Naranja konpainiak 'Zimurren artean kontukontari' familientzako ikuskizuna aurkeztuko du zapatuan Galdakaon, Gabonetako egitarauaren baitan.

👉🏻 «Jakinduriaz eta maitasunaz betetako hamar abesti» eskainiko ditu taldeak.

Galdakaoko Udalak eta eragileek hamaika ekintza antolatuko dituzte datorren asteetan zehar Gabonak ospatzeko, BINKEk jaso zuen moduan...

  🌲 Gabonak heltzear dira eta hauek ospatzeko programa anitza antolatu dute Galdakaon. Olentzero eta Mari Domingiren bis...
16/12/2025

🌲 Gabonak heltzear dira eta hauek ospatzeko programa anitza antolatu dute Galdakaon. Olentzero eta Mari Domingiren bisita jasoko dute txikienek eta musikak eta bertsoek ere lekua izango dute. Hemen batu dugu hurrengo egunetako egitaraua.

Ume eta nagusiek irrikaz itxaroten dituzten Gabonak heltzear daude eta Galdakaoko Udalak eta eragileek hainbat ekintza antolatu dituzte...

16/12/2025

🤣🎤 Atzo aitortu eta eskertu zituen Galdakaoko Udalak 2025ean urteurren borobilak bete dituzten herriko elkarteak, BINKEk horren berri ekitaldia amaitu eta berehala iragarri zuen moduan.

Bada, elkarte guztien arteko harreman ona eta umorea osasuntsu daudela erakusteko mikro-pasa jolas zirikatzailea antolatu zuen BINKEk omendutako elkarte guztien ordezkariekin! Ikusi, ikusi! 😅🙊

  🏃🏻‍♀️ Aurten ere abenduaren 31n Gabon Zaharreko San Silvestre zirkuitua lehiatuko da Galdakaon. 👉🏻 Duela hiru urte zab...
16/12/2025

🏃🏻‍♀️ Aurten ere abenduaren 31n Gabon Zaharreko San Silvestre zirkuitua lehiatuko da Galdakaon.

👉🏻 Duela hiru urte zabaldutako bideari jarraituta, kirolari paralinpikoek ere parte hartzeko aukera izango dute eta izena emateko epea zabalik d**o.

Urte amaierarekin batera, munduko hainbat txokotan Gabon Zaharreko San Silvestre lasterketa lehiatzen da, tartean Galdakaon...

  👏 Ekitaldiz eta ekintzaz bete dute 2025. urtea zazpi elkarte galdakoztarrek, bakoitzaren urteurren borobilak aitzakia ...
15/12/2025

👏 Ekitaldiz eta ekintzaz bete dute 2025. urtea zazpi elkarte galdakoztarrek, bakoitzaren urteurren borobilak aitzakia hartuta. Bada, elkarte guzti horiek elkartu berri ditu gaur iluntzean Galdakaoko Udalak, hauen ibilbidea eta herriari egindako ekarpena «aitortu, eskertu eta zoriontzeko».

🎂 Baina, zeintzuk dira zazpi elkarte horiek? Ondoko kronikan batu dugu! 👇

Elkartegintza bizi-bizirik duen herria da Galdakao, eta horren adibide da 2025. urtea. Aurten, herriko zazpi elkartek...

  🪦 Euskal gizarteak maiz saihestu ohi duen gaia da heriotza, eta honen inguruan «tristura edo dramatismorik gabe librek...
15/12/2025

🪦 Euskal gizarteak maiz saihestu ohi duen gaia da heriotza, eta honen inguruan «tristura edo dramatismorik gabe libreki hausnartu ahal izateko» topaketa antolatu du Galdakaoko Udalaren Zainduz zerbitzuak: Death Cafea.

👉🏻 Abenduaren 18an izango da hitzordua.

Heriotzaren unera ahalik eta modurik naturalenean iristeko asmoz, Death Cafe saio berri bat antolatu du Galdakaoko Udalaren Zainduz...

  🏊🏻‍♀️ Izena eman daiteke d**oneko Galdakaoko Gabonetako kirol udalekuetan. 👉🏻 6 eta 13 urte arteko umeei zuzenduta ego...
15/12/2025

🏊🏻‍♀️ Izena eman daiteke d**oneko Galdakaoko Gabonetako kirol udalekuetan.

👉🏻 6 eta 13 urte arteko umeei zuzenduta egongo dira eta Urretako kiroldegian egingo dira bi txanda ezberdinetan.

Galdakaoko Udalak epea ireki du Gabonetako udalekuetan izena emateko epea. 6 eta 13 urte arteko umeei zuzenduta egongo dira...

  👩🏻 Datorren urteko aurrekontua aurkeztu zuen pasa den astean Galdakaoko Udalak, 47,6 milioi eurokoa. 👉🏻 Bertan jaso zu...
14/12/2025

👩🏻 Datorren urteko aurrekontua aurkeztu zuen pasa den astean Galdakaoko Udalak, 47,6 milioi eurokoa.

👉🏻 Bertan jaso zuenez, 1,6 milioi euro bideratuko ditu Emakumeen Etxea sortzera eta 2026an hasiko dira obrak.

Galdakaoko Udal Gobernuak pasa den astean aurkeztu zuen 2026ko aurrekontu proposamena, 47,6 milioi eurokoa. Udalbatzak aurkezpenaren...

  👨🏾 Galdakaok prestakuntza saioak antolatu ditu abenduan zehar, herrian bizi diren migratutako pertsonei zuzendutakoak....
14/12/2025

👨🏾 Galdakaok prestakuntza saioak antolatu ditu abenduan zehar, herrian bizi diren migratutako pertsonei zuzendutakoak.

👉🏻 Ikastaroen helburua haientzat berria den ingurune batean modu errazagoan bizitzera egokitzen laguntzea da.

Galdakaoko Udalak, herriko Helduen Heziketa Ikastetxearekin, EISE Galdakaorekin eta beste elkarte batzuekin lankidetzan, hiru prestakuntza...

13/12/2025

🎸 Iragarri genuen l*z, oholtzetara bueltan da Biok taldea! Eta euren Usansoloko lokalean sartu gara, laster argitaratuko dugun elkarrizketa egiteko!

Entzun Ibon Negreira abeslaria! 🤘

  🎄 Galdakaoko Udalak eta Gu Dendari elkarteak Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketaren bigarren edizioa jarri dute martxan...
13/12/2025

🎄 Galdakaoko Udalak eta Gu Dendari elkarteak Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketaren bigarren edizioa jarri dute martxan.

👉🏻 Epaimahai profesional batek aztertuko ditu proposamenak eta hiru establ*zimendu irabazleei sariak emango dizkie.

Bigarren urtez, paseo lasaia ematera eta tokiko merkataritzaren erakusleihoek Gabon garaian eskaintzen duten sormenaz gozatzera gonbita...

Dirección

Urki Z/g
Kurtzea
48960

Teléfono

+34680743211

Página web

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando BINKE publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Empresa

Enviar un mensaje a BINKE:

Compartir

Categoría

NORTZUK GARA?

Galdakaoko eta Usansoloko euskaldunen artean urteetan egon den kexa soziala izan da gure artean komunikabide euskaldunik ez izatea. Ulertezina zen askorentzat. Eta ulertezina zen herritik sortuta Binke proiektua sortu zuten herritarrentzat ere.

Horregatik, kexatzeari utzita eta komunikabide bat zelan sortzen den ere jakin barik, lanari ekin zioten borondate osoz dozena bat herrikidek. Esan eta egin, 2015ean elkartea sortu eta hilabete gutxitan kaleratu zen Binke aldizkaria.

Gaur egun, aldizkaritik harago doan proiektu hau ezinezkoa izango litzateke ondoko pertsonak barik:

Argitaratzailea: Aitu elkartea.