22/02/2017
1903. urtetik d**o zezen plaza Azpeitian. 114 urte ditu, eta oraindik zezenketak egiten dira bertan. Zaletasuna d**oen seinale.
Gaur egun, Zezenzale Batzordeak antolatzen ditu zekorketak herrian, eta urtero ehunka lagun bertaratzen da Azpeitiko zezen plazara, zezenketak ikustera. Batzordeko kidea da Javier Beobide 'Canillas', eta gurekin solasean aritu da antolaketa lanetaz, errelebo generazionalaz, zezenketei ikusten dien etorkizunaz eta zezenzaleek jaso izan dituzten kritiken inguruan, besteak besteak. Leku esanguratsuan bildu gara Beobiderekin: zezen plazan.