Gazteberri Aldizkaria

Gazteberri Aldizkaria Gazteberri Aldizkaria Gazteberri euskaraz argitaratzen den gazte aldizkaria da

💰 ADITUAK BIZUM-EN, ANALFABETOAK EURIBOR-EANEAEko gazteen %88,9k uste du bere dirua ondo kudeatzen duela — eta, egia esa...
28/02/2026

💰 ADITUAK BIZUM-EN, ANALFABETOAK EURIBOR-EAN

EAEko gazteen %88,9k uste du bere dirua ondo kudeatzen duela — eta, egia esan, eguneroko eragiketetan bai, nahiko trebeak dira. Gazteen %83,9k Bizum bat egin du azken astean, eta %82,9k banku-transferentziak egiten ditu erraztasunez.

Baina finantza-kontzeptu sakonagoen aurrean hutsune larria agertzen da:

🔴 %42k bakarrik daki zer den Euriborra
🔴 %33,5ek bakarrik ulertzen du interes konposatuaren funtzionamendua
🔴 %27,3k bakarrik ezagutzen du UTB eta ITN zer diren
🔴 Kontzeptu horiek GUZTIAK ezagutzen dituzten gazteak: %10

Zergatik? Gazteen %65,3k gurasoekin ikasi du dirua kudeatzen. Ikastetxean jorratu dutenak: %27 soilik. Eta hori ez da harritzekoa, DBHn finantza-hezkuntza ia existitzen ez denean.

Paradoxa: bost gaztetik batek burtsan inbertitzen du, baina hamarretik batek bakarrik ezagutzen ditu oinarrizko kontzeptuak. Sarbidea erraza da, baina ezagutza ez.

%93,2k DBHn finantza-hezkuntza irakatsi beharko litzatekeela uste du. Noiz izango da hori errealitate?

👉 Erreportaje osoa: https://www.gazteberri.eus/adituak-bizum-en-analfabetoak-euribor-ean/

Laboral Kutxa · Gazteaukera

Gazteen Euskal Behatokiak argitaratu berri duen azterlan batek agerian utzi duenez, EAEko gazteen % 27k bakarrik jaso du finantza-hezkuntza ikastetxean.

🎣 ITSASORATU: Euskal gazteak itsasora bideratzeko beka-programaEusko Jaurlaritzaren Elikadura, Landa Garapena, Nekazarit...
28/02/2026

🎣 ITSASORATU: Euskal gazteak itsasora bideratzeko beka-programa

Eusko Jaurlaritzaren Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 'Itsasoratu' programaren edizio berri bat aurkeztu du Pasaian, arrantza-sektorearen belaunaldi-erreleboa bermatzeko asmoz.

Datuak kezkagarriak dira: arrantza-industriako ekoizleen % 80k baino gehiagok 60 urte baino gehiago du, eta gazteak sektoretik aldentzeko joera d**o. Itsasoratu programak hori aldatu nahi du.

ℹ️ Zer eskaintzen du?
✔️ Arrantza-ontzietan praktikak (20-30 eguneko egonaldiak)
✔️ Joan-etorriak, mantenua eta materiala estalita
✔️ Haborokinak eta Gizarte Segurantzako kotizazioak
✔️ Arrantza-enpresako tutore baten laguntza

Nori zuzenduta d**o? EAEko itsas-arrantzako prestakuntza-zentroetako erdi eta goi mailako heziketa-zikloak egiten ari diren ikasleei.

Programak arrantza-ontzietan praktikak egitea ahalbidetuko du eta profesionalen % 80k baino gehiagok 60 urte baino gehiago duen sektorea gaztetzea du helburu

Save the Childrenek argitaratu duen txosten baten arabera, nerabeen % 70ek ez du esplotaziorik ikusten OnlyFans-en. Kult...
26/01/2026

Save the Childrenek argitaratu duen txosten baten arabera, nerabeen % 70ek ez du esplotaziorik ikusten OnlyFans-en. Kultura digitalak nerabeak sexualizatzen ditu . Erabiltzaile askok adin txikikoen plantak egiten dituzte, haur-estetika erabiliz.

Save the Children-en txosten batek salatzen duenez, sare sozialek eduki sexualen salmenta normalizatzen dute gazteen artean

Abian da EHko eszenako musikari eta talde gazte emergenteak bultzatzea eta laguntzea helburu duen   jaialdiaren VI. ediz...
26/01/2026

Abian da EHko eszenako musikari eta talde gazte emergenteak bultzatzea eta laguntzea helburu duen jaialdiaren VI. edizioa. 16-35 urte bitarteko musikari gazteek otsailaren 17ra arte izango dute izena emateko aukera.
Bilbao Gazte · Bilborock

https://tinyl.co/4GE3

Gaurtik aurrera eta urriaren 20ra bitartean, zabalik izango da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astearen 36...
01/10/2025

Gaurtik aurrera eta urriaren 20ra bitartean, zabalik izango da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astearen 36. edizioko Epaimahai Gaztean izena emateko epea. 100 plaza eskainiko dira. Anima zaitezte!!

Donostia Gazteria • Beldurrezko Astea - Semana Terror Donostia

Izena emateko epea datorren urriaren 20ra arte zabalik izango da Donostia Gazteria webgunean

Nafarroak 3,3 milioi euro bideratuko ditu unibertsitate-beketara. Urriaren 15ean amaituko da bekak horiek eskatzeko epea...
22/09/2025

Nafarroak 3,3 milioi euro bideratuko ditu unibertsitate-beketara. Urriaren 15ean amaituko da bekak horiek eskatzeko epea.

Juventud Navarra / Gazteria Nafarroa • UPNA

Ikasleek datorren urriaren 15era arte izango dute eskaerak telematikoki aurkezteko aukera

Izaskun Arrue Kulturguneak Araban euskararen normalizazioan eta biziberritzean laguntzen duten kultura-estrategia berrit...
22/09/2025

Izaskun Arrue Kulturguneak Araban euskararen normalizazioan eta biziberritzean laguntzen duten kultura-estrategia berritzaileak sortzen dituzten proiektuak sustatzea helburu duen ikerketa-bekaren edizio berri bat jarri du martxan.

Irabazleek 4.000 euroko ordainsaria jasoko dute eta sei hilabete izango dituzte ikerketa garatzeko.

Pasa den irailaren 10ean izan zen 'Suizidioa prebenitzeko Munduko Eguna'ren harira Gazteen Euskal Behatokiak ezagutzera ...
22/09/2025

Pasa den irailaren 10ean izan zen 'Suizidioa prebenitzeko Munduko Eguna'ren harira Gazteen Euskal Behatokiak ezagutzera eman dituen arabera, suizidioa da EAEko 15-29 urte bitarteko gazteen heriotza-kausa nagusia.
Gazteaukera • Gazteen Euskal Behatokia - Observatorio Vasco de la Juventud • Euskadiko Gazteriaren Kontseilua Egk

  Egilea: Jon Mikel Zabalegi   Infografia: Jose Poza   Argazkia: shutterstock.com   Hitz kopurua:156   Irakurketa denbora: Minutu 1 Pasa den irailaren 10ean ‘Suizidioa prebenitzeko Munduko Eguna’ izan zen. Pasa den urtearen amaieran Gazteen Euskal Behatokiak argitaratu zuen ‘Euskadiko gaz...

EGKak eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendaritzak gazteen ongizate emozionala ardatz izango duen ‘Kristalezkoak’ kanp...
15/09/2025

EGKak eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendaritzak gazteen ongizate emozionala ardatz izango duen ‘Kristalezkoak’ kanpaina garatu dute.

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua Egk • Gazteaukera

EGKak eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendaritzak gazteen ongizate emozionala ardatz izango duen 'Kristalezkoak' kanpaina aurkeztu dute

Abian da euskararen arnasguneetan bizi diren 10-16 urte bitarteko gazteei zuzendutako   bideo sormen lehiaketaren 4. edi...
15/09/2025

Abian da euskararen arnasguneetan bizi diren 10-16 urte bitarteko gazteei zuzendutako bideo sormen lehiaketaren 4. edizioa. Gazteeek datorren urriaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dituzte beren lanak.

UEMA • Euskarabidea

Euskararen arnasguneetako nerabeei zuzendutako lehiaketa honen xedea da hizkuntza ohituren eta herrien inguruan gogoeta egitea.

Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak, garapenerako lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko et...
10/09/2025

Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak, garapenerako lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko lau beka argitaratu berri ditu. Eskaerak aurkezteko azken eguna: urriak 8.

eLankidetzak gazteak lankidetzaren eta elkartasunaren esparruan trebatzeko lau beka eskaini ditu. Hautagaitzak urriaren 8ra arte aurkeztu daitezke.

Dirección

Bilbao
48009

Horario de Apertura

Lunes 09:00 - 17:00
Martes 09:00 - 17:00
Miércoles 09:00 - 17:00
Jueves 09:00 - 17:00
Viernes 09:00 - 17:00

Teléfono

+34946673230

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Gazteberri Aldizkaria publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Empresa

Enviar un mensaje a Gazteberri Aldizkaria:

Compartir

Categoría