09/12/2025
📀📘 61. Durangoko Azokan ere egon gara, Eusko Jaurlaritzak antolatutako bi mahaingururen gidaritza hartu duelako Ander Egiluz gure lankideak. Aurtengo Euskadi Sarien irabazleekin solasaldi aberatsak izan ditugu Landako Guneko areto nagusian.
👉 📚 Domekan Karmele Mitxelena, Itxaso del Castillo eta Unai Elorriaga izan ziren protagonista eta astelehenean Markos Zapiain, Koldo Biguri eta Garazi Albizua.
📖 Euskal literaturak une oparoa bizi du eta Durangoko Azokak berriz ere bere indarra eta bizitasuna agerian utzi ditu.