Loraldia

Loraldia EUSKAL HERRI OSOAN EZAGUTZERA EMANGO DEN EUSKARAZKO KULTURA ESKAINTZAREN AGENTE INTEGRATZAILE BAT IZANGO GARA Loraldia Kultur Elkartea.

🌊 SORMENALDIA 2026 | LUR. Maddi Oihenart eta Juantxo ZeberioAhots batek lurralde oso bat ekar dezake gogora.Kantu batek ...
09/06/2026

🌊 SORMENALDIA 2026 | LUR. Maddi Oihenart eta Juantxo Zeberio

Ahots batek lurralde oso bat ekar dezake gogora.
Kantu batek basoak, memoria, hizkuntza, gorputza eta emozioa bil ditzake.

Uztailaren 3an, Sormenaldia 2026k kontzertu eder eta intimo batekin borobilduko du Markina-Xemeingo egitaraua: Lur, Maddi Oihenart eta Juantxo Zeberio Etxetxipia sortzaileen eskutik.

Maddi Oihenart, euskal musika herrikoiaren ahotsik liluragarrienetako bat, Juantxo Zeberio musikagilearekin elkartu da berriz, tradizioa eta garaikidea uztartzen dituen proiektu hunkigarri honetan. “Lur” izeneko lanak dozena kantu berri biltzen ditu, poesiaren eta musika tresnen biluztasunaren bidez Maddiren ahots garbi, infinitu eta pertsonalari bidea zabaltzeko. ✨

Kantuen hitzetan Itxaro Borda eta Leire Bilbao idazleen testuak daude, baita Maddik eta Juantxok beraiek sortutakoak ere. Kontzertuan Zuberoako kantu herrikoiak, sortzaileek ondutako kantuak eta Mikel Laboaren “Lili bat” kantuaren bertsio gozo bat entzun ahal izango dira.

Naturaren edertasuna eta gizakiaren barne-mundua elkartzen diren kontzertua izango da: Zuberoako basoak, euskara, emakumeen aldeko borroka, planetarekiko kontzientzia ekologikoa eta gaurko munduaren zauriak inspirazio iturri hartuta. 🌱

📍 LUR. MADDI OIHENART ETA JUANTXO ZEBERIO

📅 Uztailak 3, ostirala
🕗 20:00
📍 Uhagon Kulturgunea | Markina-Xemein
🌿 Lorategia edo taberna, eguraldiaren arabera
🎶 Musika
⏱️ 80 min
🎟️ 10€ / Lorazainak 8€
🔗 Sarrerak: https://sarrerak.loraldia.eus/denda/sormenaldia-lur/

Loraldia Plaza lan-ildoaren bidez, Sormenaldiak euskarazko sormen garaikidea herrietara eramaten du: gure kulturaren sustraiak gaurko begirada artistikoarekin loratuz eta sortzaileak erdigunean jarriz.

Zatoz Markina-Xemeinera.
Zatoz Lur entzutera, sentitzera eta bizitzera. 🌊



.eus

🌊 SORMENALDIA 2026 | XIBEROA KANTUZ LORATURIK. TXORIEKIN HIZKETANGoizero kantuz loratzen dira Xiberoako lurretan.Tradizi...
07/06/2026

🌊 SORMENALDIA 2026 | XIBEROA KANTUZ LORATURIK. TXORIEKIN HIZKETAN

Goizero kantuz loratzen dira Xiberoako lurretan.
Tradizioaren gotorleku eta sormenaren lurralde. Bortitz bezain eder, anitz bezain hertsi.

Uztailaren 2an, Sormenaldia 2026k Xiberoa Kantuz Loraturik. Txoriekin hizketan film laburra ekarriko du Markina-Xemeinera.

Dokumental labur hau Loraldiak ekoitzitako Xiberoa Kantuz Loraturik ikuskizunaren sormen prozesuari eskainitako ikus-entzunezko begirada da. Iraganaren ondarea lanabes hartu eta belaunaldien arteko zubiak eraikitzen dituzten sortzaileen mundura hurbiltzeko aukera ederra. 🌱

Ez da dokumental bat bakarrik.
Herrialde baten emozioen lekukotza ere bada: Xiberoako kantuak, lurraldea, memoria, transmisioa eta gaurko sormena elkartzen diren tokia.

🎬 Larraitz Zuazo eta Ane Rotaetxe zinegileek sinatzen dute zinta, eta ikuskizunaren sormen prozesuarekin batera grabatu zen.

📍 XIBEROA KANTUZ LORATURIK. TXORIEKIN HIZKETAN
Film laburra + solasaldia

📅 Uztailak 2, osteguna
🕢 19:30
📍 Uhagon Kulturgunea | Markina-Xemein
🎬 Zinema + solasaldia
⏱️ 60 min
🎟️ Doan
🔗 Sarrerak: https://sarrerak.loraldia.eus/denda/sormenaldia-26-xiberua-kantuz-loraturik-dokumentala

Loraldia Plaza lan-ildoaren bidez, Sormenaldiak euskarazko kulturaren transmisioa herrietara eramaten du: ondarea gaurko begiradatik biziberrituz eta sortzaileen lana plazara ekarriz.

Zatoz Uhagonera. Zatoz Xiberoa kantuz, irudiz eta emozioz bizitzera. 🌊

.eus

🌊 SORMENALDIA 2026 | ZUBEROAKO DANTZA TAILERRA Mixel EtxekoparrekinDantzariak, dantza taldeak, dantza eskoletako ikasle ...
06/06/2026

🌊 SORMENALDIA 2026 | ZUBEROAKO DANTZA TAILERRA Mixel Etxekoparrekin

Dantzariak, dantza taldeak, dantza eskoletako ikasle eta irakasleak, euskal dantzaren transmisioan lanean ari zaretenak: hitzordu berezia duzue Markina-Xemeinen. ✨

Uztailaren 1ean, Sormenaldia 2026k Zuberoako dantza tailerra ekarriko du Uhagon Kulturgunera, Mixel Etxekoparren eskutik.

Zuberoako dantzak eta doinuak mendez mende gorde dira gure Ekialdean. Maskaradak eta Pastoralak dira horren adibide ederrenetakoak: gorputzetik, musikatik eta komunitatetik transmititu den ondare bizia.

Mixel Etxekopar erreferentea da herri kultura horretan. Markina-Xemeinera etorriko da Zuberoako jauziak eta melodiak transmititzeko gogoarekin, eta tailer hau aukera ederra izango da dantzatik gure kulturaren beste erro eta erritmo batzuk ezagutzeko.

Ez da ikuskizun hutsa: parte hartzeko, ikasteko eta gorputzaren bidez kultur transmisioa bizitzeko proposamena da. 🌱

📍 ZUBEROAKO DANTZA TAILERRA
Mixel Etxekopar

📅 Uztailak 1, asteazkena
🕡 18:30
📍 Uhagon Kulturgunea | Markina-Xemein
🎭 Transmisio tailerra
⏱️ 120 min
🎟️ 5€ / Lorazainak 3€
🔗 Sarrerak: https://sarrerak.loraldia.eus/denda/sormenaldia-26-mixel-etxekopar-zuberoa-dantza

Dantzan ari bazara, dantza talde bateko kidea bazara, irakaslea bazara edo Zuberoako dantzen eta doinuen mundura hurbildu nahi baduzu, zatoz.
Zuberoako jauziak Markina-Xemeinen loratuko dira. 🌊

.eus

🌊 SORMENALDIA 2026 | ANTON ABADIA. Dublinetik HendaiaraNor izan zen Anton Abadia?Esploratzailea, geografoa, astronomoa, ...
05/06/2026

🌊 SORMENALDIA 2026 | ANTON ABADIA. Dublinetik Hendaiara

Nor izan zen Anton Abadia?
Esploratzailea, geografoa, astronomoa, kulturgilea… eta euskal kulturaren pizkundea hauspotu zuen figura ezinbestekoetako bat.

Ekainaren 26an, Sormenaldiak Lekeitiora ekarriko du Anton Abadia. Dublinetik Hendaiara, teatroa eta musika uztartzen dituen sorkuntza berezia.

1853ko udaberrian, Anton Abadia euskal kultura nola piztu pentsatzen ari zen. Ideia hartatik sortu ziren lehen Euskal Lore Jokoak. Pizkundez pizkunde, lekukoa gaurko euskal kulturara iritsi da. Eta hor kokatzen da Loraldia: ondarea gaurkotasunetik berrirakurtzen, sortzaileak erdigunean jartzen eta euskarazko sormena plazara eramaten. 🌱

Oholtza gainean, Anje Oregik emango dio gorputza pertsonaia “ezinezko” horri. Musikak ere pisu berezia izango du: Xabi Zeberio eta Mixel Ducau bikoteak sortutako soinu bandak lagunduko du teatro bakarrizketa, eta Alaia Philips Ducau izango da kantuan, Anton Abbadiaren bizitza pasarteak irudikatzeko.

Ez da historia hutsa.
Gure kulturaren transmisioari, memoriari eta gaurko sormenari buruzko hitzordu bizia da. ✨

📍 ANTON ABADIA. Dublinetik Hendaiara
Anje Oregi, Mixel Ducau, Xabi Zeberio eta Alaia Philips Ducau

📅 Ekainak 26, ostirala
🕗 20:00
📍 Ikusgarri | Lekeitio
🎭 Musika eta teatroa
⏱️ 60 min
🎟️ 10€ / Lorazainak 8€
🔗 Sarrerak: https://sarrerak.loraldia.eus/denda/sormenaldia-26-anton-abadia

💬 Emanaldian, sortzailearekin solasaldi txiki bat izango dugu.

Zatoz Lekeitiora. Zatoz euskal kulturaren pizkundea gaurko begiradatik bizitzera. 🌊



.eus

🪽 Hegalak astinduz, atzoko une ederrak iruditanAtzo, Urretxindorra Ikastolako LH6ko 80 ikaslek Loraldia Eskolaren barrua...
04/06/2026

🪽 Hegalak astinduz, atzoko une ederrak iruditan

Atzo, Urretxindorra Ikastolako LH6ko 80 ikaslek Loraldia Eskolaren barruan ikasturte osoan landutako proiektuaren emaitza partekatu zuten oholtza gainean. Eta benetan hunkigarria izan zen. 💜

Hegalak astinduz ikuskizunak migrazioak izan zituen ardatz: norberaren lekua uztera behartuta dauden pertsonen bizipenak, beldurrak, itxaropenak eta askatasunaren bilaketa ekarri zituzten eszenara.

Ikasturte honetan lan handia egin dute 7 kantu proiektuan:
🎶 euskarazko musika ezagutu dute, garai ezberdinetakoa;
🎭 antzeztu dute;
🎤 abestu dute;
🎼 musika interpretatu dute;
💃 eta dantza egin dute.

Baina, batez ere, prozesu oso baten jabe izan dira: ikuskizunaren inguruko ardura asko euren gain hartuta, taldean sortuz eta euskarazko kulturari euren begirada propioa emanez.

Loraldia Eskolan, euskal kulturaren transmisioa ez da soilik ikastea: sortzea, gorputzetik pasatzea, oholtzara igotzea eta komunitatearekin partekatzea ere bada. 🌱

Zorionak Urretxindorra Ikastolako ikasle, irakasle eta komunitate osoari egindako lanagatik! 👏

📸 Hemen dituzue atzoko hainbat une.



UrretxindorraIkastola Migrazioak EuskalKultura KulturaHezkuntzan Sormena Euskara IkasleakSortzaile

🌊 SORMENALDIA 2026 | IPUIN BAT KANTATUAIpuinak kontatzeko sortu ziren. Eta, batzuetan, berriro kontatu, kantatu eta entz...
04/06/2026

🌊 SORMENALDIA 2026 | IPUIN BAT KANTATUA

Ipuinak kontatzeko sortu ziren. Eta, batzuetan, berriro kontatu, kantatu eta entzuteko beharra izaten dugu.

Ekainaren 25ean, Sormenaldia 2026k literatura eta musika uztartzen dituen proposamen berezi bat ekarriko du Lekeitiora: Ipuin bat kantatua, Eider Rodriguez eta Anari sortzaileen eskutik.

Eider Rodriguezek “Dena zulo bera zen” bere azken liburuko ipuin bat aukeratu du irakurtaldi honetarako. Anarik, berriz, bere ibilbide osoko zenbait kantu hautatu eta narrazioaren barrutik kantatuko ditu. Ipuina eta kantua elkartuko dira, oraindik izenik jartzen asmatu ez dugun beste eremu literario bat zabaltzeko. ✨

Ez da kontzertu hutsa. Ez da irakurraldi hutsa.
Hitza, ahotsa, memoria eta kantua gurutzatzen diren une bat izango da.

📍 IPUIN BAT KANTATUA
Eider Rodriguez eta Anari

📅 Ekainak 25, osteguna
🕖 19:00
📍 Azkue Aretoa | Lekeitio
🎭 Musika eta literatura
⏱️ 60 min
🎟️ 8€ / Lorazainak 5€
🔗 Sarrerak: https://sarrerak.loraldia.eus/denda/sormenaldia-26-ipuin-bat-kantatua/

💬 Emanaldia bukatutakoan, solasaldia izango da sortzaileekin.

Loraldia Plaza lan-ildoaren bidez, Sormenaldiak euskarazko sormen garaikidea herrietara eramaten du: sortzaileak erdigunean jarrita, diziplinak gurutzatuz eta kulturaren transmisiorako espazio biziak sortuz.

Zatoz Lekeitiora. Zatoz ipuin bat entzutera. Edo agian, kantatua bizitzera. 🌱


.eus

03/06/2026
🌱 Loraldia Eskolako ikasturte amaierako azken emanaldia >> Igorreko Inazio Zubizarreta EskolaIkasturte osoan zehar ikast...
03/06/2026

🌱 Loraldia Eskolako ikasturte amaierako azken emanaldia >> Igorreko Inazio Zubizarreta Eskola

Ikasturte osoan zehar ikastetxeetan landutako sormen-prozesuen azken geltokia iritsiko da laster. Oraingoan, Igorreko Inazio Zubizarreta Eskolako LH5eko ikasleek hartuko dute oholtza. ✨

📅 Ekainak 10
🕓 16:00
📍 Lasarte aretoa · Igorre
⏱️ 45 minutu

🎶 7 Kantu: Bidelagunak
Sonia Villamorrek sortutako gidoitik abiatuta, ikasleek laguntasunera egindako bidaia magiko bat eskainiko dute. Bizitzako lehen udaleku esperientziaren aurrean sortzen diren beldurrak izango dituzte abiapuntu, eta irudimenak irekitzen dituen mundu zirraragarrietan murgilduko dira.

Beldurretatik abiatuta, laguntasunari besoak zabalik itxaroteko gonbita. 💫

Emanaldi honekin, Loraldia Eskolak ikasturte honetako proiektuen zikloa borobilduko du: euskal kultura garaikidea ikasgeletara eramanez, ikasleak sortzaile bihurtuz eta egindako lana komunitatearekin partekatuz. 💜

👏 Zorionak Inazio Zubizarreta Eskolako ikasle, irakasle eta komunitate osoari!

https://loraldia.eus/egitaraua/loraldia-eskola-2025-26-emanaldiak-bidelagunak-igorre/


🌊 SORMENALDIA 2026 | HEZUR BERRIAKSormenaldia Lekeition abiatuko da bertsoa, poesia eta musika uztartzen dituen proposam...
03/06/2026

🌊 SORMENALDIA 2026 | HEZUR BERRIAK

Sormenaldia Lekeition abiatuko da bertsoa, poesia eta musika uztartzen dituen proposamen berezi batekin: Hezur berriak.

Ez da ohiko bertso-saio bat. Ane Labakaren lehen poema liburuko testu hautatuak, Ines Osinagaren musikak eta Uxue Alberdi eta Onintza Enbeitaren bat-bateko bertsoek elkar hartuko dute oholtza gainean.

Amatasunaren ertzak, anbibalentziak, kargak eta esanezina ekarriko dituzte plazara. Gorputzetik, hitzetik eta kantutik. Entzuteko, sentitzeko eta elkarrekin pentsatzeko saio bat. ✨

📍 HEZUR BERRIAK
Ane Labaka, Ines Osinaga, Uxue Alberdi eta Onintza Enbeita

📅 Ekainak 24, asteazkena
🕗 20:00
📍 Ikusgarri Aretoa | Lekeitio
🎭 Bertsolaritza eta musika
⏱️ 70 min
🎟️ 10€ / Lorazainak 8€
🔗 Sarrerak: https://sarrerak.loraldia.eus/denda/sormenaldia-26-hezur-berriak

💬 Emanaldia bukatutakoan, solasaldia izango da sortzaileekin.

Loraldia Plaza lan-ildoaren baitan, Sormenaldiak euskarazko sormen garaikidea herrietara eramaten du, sortzaileak erdigunean jarrita eta kulturaren transmisiorako espazio biziak sortuz.

Zatoz Lekeitiora. Zatoz Sormenaldira. 🌱



.eus

Dirección

Bilboa

Teléfono

+34699908063

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Loraldia publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Empresa

Enviar un mensaje a Loraldia:

Compartir