Zinea Zinea ataria zinea oro har, eta euskarazkoa bereziki, jorratzen duen sareko komunikabidea da.

Begi eta indar guztiak Palestinarengan: 🇵🇸 Palestinar herriaren alde, bizitzen alde.ZINEAko lan taldeak bat egingo du ga...
15/10/2025

Begi eta indar guztiak Palestinarengan:
🇵🇸 Palestinar herriaren alde, bizitzen alde.

ZINEAko lan taldeak bat egingo du gaurko egunerako deituriko lanuzte eta mobilizazioekin

Azken bi urteotan, aurrekaririk gabeko sarraskia gauzatu du Israelgo Estatuak palestinar lurretan. Zenbaketa ofizialek 74.100 hildako baino gehiago aipatzen dituzte (200.000 izan daitezkeelarik), 165.000 zauritu eta 5.560 errepresaliatu. Laguntza humanitarioa blokeatzeaz gain, blokeo informatibo zor...

04/12/2024

‘S*x, Love, Dreams’ trilogiaren lehen atala pantailaratuko du Kresala Zineklubak, datorren asteartean, Donostiako Trueba aretoan.

Abenduaren 10ean:
🎞️ *x (Dag Johan Haugerud, 2024)

🤞 Bertan izan nahi duzu?
🎟️ Sarrera bikoitza dugu zozketan: https://www.zinea.eus/zozketa-kresala/

  - 'POR DONDE PASA EL SILENCIO'✍️ “Zinta osoa protagonista bakoitzaren hutsune, arrakala eta isiluneetatik doa, benetak...
04/12/2024

- 'POR DONDE PASA EL SILENCIO'

✍️ “Zinta osoa protagonista bakoitzaren hutsune, arrakala eta isiluneetatik doa, benetako istorioaren negatiboak bailiran. Bada, anaia eriaren zorigaitzean islatuta ikusten duten guztia da, egiaz, istoriotik axola duena. Emozio isilak dira, ordea. Isiltzen diren guzti horien gainean, isiltasunak berak utzitako oihartzunaren gainetik eraikitako klaseko eta bazterreko lan dramatikoa baita honakoa”

https://www.zinea.eus/2024/12/04/kritika-por-donde-pasa-el-silencio/

KRITIKA | 'Poor Things'✍️ "Yorgos Lanthimosen zinemaren ezaugarritzat har daiteke darabilen begirada ezberdina (...) Ohi...
31/01/2024

KRITIKA | 'Poor Things'

✍️ "Yorgos Lanthimosen zinemaren ezaugarritzat har daiteke darabilen begirada ezberdina (...) Ohikoa izanagatik, lasai asko onar dezakegu zinegileak adierazpen osoko lurralde berri bat bereganatu duela film apurtzaile honetan"

✨ Zinemagile greziarraren lan berriena duzue honakoa, Veneziako Mostran Urrezko Lehoia irabazi duena.

🔗 Kritika irakurgai zinea.eus-en: https://www.zinea.eus/2024/01/31/poor-things-emma-stone-basatiarena/

KRITIKA | 'Samsara✍️ "Esperimentu sarkor honetan, Bardo thodol liburuko pasarteak interpretatu eta soinu-paisaia bilakat...
27/12/2023

KRITIKA | 'Samsara

✍️ "Esperimentu sarkor honetan, Bardo thodol liburuko pasarteak interpretatu eta soinu-paisaia bilakatzeko ardura izan du Xabier Erkizia soinu-artista eta teorilari lesakarrak. Hari esker, hautemango ditugu ekaitzak, euri-jasak, hizkuntza anitzetako elkarrizketak, unibertso deskribaezinak [...] heriotzaren eta berraragiztatzearen arteko atalasearen zeharkaldi sentsorialaren lekuko izango gara"

✨ Lois Patiño galiziarrak zentzumenak ardatz dituen ez-fikziozko filma estreinatu du, Berlinale zinemaldiko Encounters sailean epaimahaiaren sari berezia jaso zuena iragan otsailean.

🔗 Kritika irakurgai zinea.eus-en!

KRITIKA | 'Dance First'✍️ "Kapitulu bat bere ardura afektibo ezaren biktima (eta kasu batzuetan, baita biktimario ere) i...
20/12/2023

KRITIKA | 'Dance First'

✍️ "Kapitulu bat bere ardura afektibo ezaren biktima (eta kasu batzuetan, baita biktimario ere) izandako bakoitzari, ibilaldi arraro, biluzi, eder baina ez oso konbentzionalean"

✨ Samuel Beckett idazle eta Nobel saridunaren ageriko zaurgarritasun guztiak zeharkatuko ditu James Marsh zinemagile britainiarraren azken proposamenak.

🔗 Kritika irakurgai zinea.eus-en: https://www.zinea.eus/2023/12/20/dance-first-eta-gero-damu/

KRITIKA | 'Sobre todo de noche'✍️ "Gaia inolaz ere alboratu gabe, batera eta bestera arituko den pelikula da, askotariko...
05/12/2023

KRITIKA | 'Sobre todo de noche'

✍️ "Gaia inolaz ere alboratu gabe, batera eta bestera arituko den pelikula da, askotariko trama, genero eta ikusizko formatuak modu transbertsalean zeharkatuko dituena. Duero ibai luze eta sigi-sagatsuak Iberiar penintsulan aurkituko dituen paisaia ezberdinak bezainbeste geruza izango ditu filmak"

✨ Veneziako Mostran aurkeztu eta nazioarteko zinemaldi entzutetsuenetatik igarota sariak pilatu ditu Victor Iriarte zinemagile bilbotarraren fikziozko opera primak.

🔗 Kritika irakurgai zinea.eus-en!

KRITIKA | 'Napoleon'✍️ "Pasarte ikusgarriak alde batera utzita -espero baino gutxiago dira- 1789ko Frantziako Iraultzati...
29/11/2023

KRITIKA | 'Napoleon'

✍️ "Pasarte ikusgarriak alde batera utzita -espero baino gutxiago dira- 1789ko Frantziako Iraultzatik 1815ko Waterlooko gudura arteko kronika militarra hotza izango da, negu errusiarra bezainbestekoa"

✨ Napoleon Bonaparte enperadoreari buruzko filma aurkeztu du Ridley Scottek. Polemika sortu du zinemagile britainiarraren hurbilketak.

🔗 Kritika irakurgai zinea.eus-en: https://www.zinea.eus/2023/11/29/kritika-napoleon/

  | 'The Old Oak'🎬 Sinesmenak alde batera utzi nahi ez dituen Ken Loach zuzendariaren azken proposamena da filma.✍️"Loac...
23/11/2023

| 'The Old Oak'

🎬 Sinesmenak alde batera utzi nahi ez dituen Ken Loach zuzendariaren azken proposamena da filma.

✍️"Loachek tinko eusten dio konpromiso propioari: elkartasuna aldarrikatzen jarraitzen du, erantzun eta konponbide gisa".

🔗 Kritika irakurgai zinea.eus-en: https://www.zinea.eus/2023/11/22/kritika-the-old-oak/

KRITIKA | 'La contadora de películas'✍️ "Finean, errelato humanista bat, zinemari eskainitako eskertza bidezkoa. Egia ha...
20/11/2023

KRITIKA | 'La contadora de películas'

✍️ "Finean, errelato humanista bat, zinemari eskainitako eskertza bidezkoa. Egia handia baita zinemak, beste edozein adierazpen artistikok bezala, bihotz hautsiak senda ditzakeela"

✨ Hernan Rivera Letelier idazle txiletarraren izen bereko eleberria oinarri du Lone Scherfigek zuzendutako filmak.

🔗 Kritika irakurgai: https://www.zinea.eus/2023/11/15/la-contadora-de-peliculas-bizitza-propio-bat/

KRITIKA | 'Past Lives'✍️ "Erromantizismo merkearen tentazioan erortzeko asmorik ez du izango filmak, aldiz, iraganeko or...
08/11/2023

KRITIKA | 'Past Lives'

✍️ "Erromantizismo merkearen tentazioan erortzeko asmorik ez du izango filmak, aldiz, iraganeko oroitzapenekin jolasean, lehenengo maitasunek gorde dezaketen sentimendu nostalgikoei buruzko hausnarketa zintzoak proposatuko ditu zinemagileak"

✨ Bere bizipen propioetan oinarritutako filmarekin egin du debuta jatorri hego-korearra duen Celine Song zinemagile kanadarrak.

🔗 Kritika irakurgai zinea.eus-en: https://www.zinea.eus/2023/11/08/kritika-past-lives/

  - Eneko Sagardoy Mujika eta Ander Sagardoy Mujika anaiak2020ko uztailean sortu zuten Sumendi Filmak produkzio etxea, e...
15/06/2021

- Eneko Sagardoy Mujika eta Ander Sagardoy Mujika anaiak

2020ko uztailean sortu zuten Sumendi Filmak produkzio etxea, eta Galapan Productions-ekin elkarlanean ekoitzitako Aitor Gametxoren 'Berak baleki' laburra katalogorako hautatua izan da berriki.

Jarraian duzue maiatzean egin genien elkarrizketaren lehen zatia, ekoiztetxearen sorreraz eta orain arteko lanez:

Ander eta Eneko Sagardoy anaiek 2020ko uztailean sortu zuten Sumendi Filmak ekoiztetxea. Anderrena izan zen enpresa garatzeko bulkada, idazten zituzten proiektu txikiak azken bururaino eraman ahal izateko, eta orain arte bi labur garatu dituzte Galapan Productions kideekin elkarlanean. Aitor Gametxo...

Dirección

Portuetxe 53A
Donostia-San Sebastián
20018

Horario de Apertura

Lunes 09:00 - 17:00
Martes 08:30 - 17:00
Miércoles 08:30 - 17:00
Jueves 08:30 - 17:00
Viernes 08:30 - 17:00

Página web

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Zinea publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Compartir