02/10/2026
📚 Erein argitaletxeak Joxe Manuel Odriozolaren Heriotzak bizi g*itu saiakera aurkeztuko du.
Heriotzaz hitz egitea, azken batean, bizitzaz hitz egitea ere bada. Eta hortik abiatzen da Heriotzak bizi g*itu: hilkortasunaren ispiluaren aurrean jarri eta gure bizitzaren zentzuari beste begirada batekin erreparatzeko gonbita. 💭
Joxe Manuel Odriozolak g*i unibertsal bezain deseroso bati heltzen dio, heriotzaren inguruan hausnartzeko ez ezik, bizitza sakonago ulertzeko ere. Saiakera argia eta ausarta da, eta Bilboko Udalaren Miguel de Unamuno XXVI. Saria jaso du. ✨
Aurkezpenean Joxe Manuel Odriozola egilea eta Inazio Mujika izango dira, liburuaren nondik norakoak partekatzeko. 👇
📅 Urriak 5
⏰ 10:30ean
📍 Donostiako Udal Liburutegia (Konstituzio plaza, 2. solairua)
🌐 Streaming bidez zuzenean: https://meet.jit.si/Erein-Aurkezpenak
🗣️ Parte-hartzaileak: Joxe Manuel Odriozola eta Inazio Mujika
🔗 Argitalpenari buruzko informazio gehiago: https://www.erein.eus/liburua/heriotzak-bizi-g*itu
Erein