Oizmendi telebista

Oizmendi telebista Oizmendi Urdaibaiko telebista lokal bakarra da
www.oizmendi.eus Oizmendi Telebista Urdaibai aldean dauden gauzeei buruz hitz egiten duen hedabidea da.

Herriarentzako lan egiten du: Bermeo, Gernika-Lumo, Mundaka, Gautegiz-Arteaga, Muxika...

Osakidetzako langileek mobilizazioak egin dabez lan-baldintzak hobetzeko. ELA Sindikatua Sindicato de Enfermería SATSE C...
23/09/2026

Osakidetzako langileek mobilizazioak egin dabez lan-baldintzak hobetzeko. ELA Sindikatua Sindicato de Enfermería SATSE CCOO Comisiones Obreras LAB Busturialdea . Lea-Artibai LAB sindikatua

Gernika Modan D**o desfileak moda eta aisialdia batuko dauz, Gernika-Lumon.Gernika Moda D**o ekimenaren barruan, moda de...
23/09/2026

Gernika Modan D**o desfileak moda eta aisialdia batuko dauz, Gernika-Lumon.
Gernika Moda D**o ekimenaren barruan, moda desfilea egingo da irailaren 25ean, barikuan, Pasilekuan. Arratsaldeko 16:30etik aurrera hainbat jarduera izango dira, eta 19:00etan hasiko da desfile nagusia. Aurten laugarren edizioa izango da.

Egitarauak umeentzako txokoa, Gernikako puntuz-puntuko erakusketa, Julio Veigaren piano on the rock kontzertua eta foodtruck-ak izango ditu. Arratsaldean zehar, gainera, 1.000 euroko bonuaren zozketa egingo da. Prentsaurrekoan Noelia Sernak, Gernikako Merkatari elkartuko presidenteak, egingo dena azaldud dau:

Kolaboratzaile gisa Gernikako Rugby Taldea eta Ross Dantza Eskola egiongo dira besteak beste. Aurten Gernika Rugby Taldekoak lehen aldiz modelatuko dabe. Herriko merkatritza bultzatzeko ekimen aproposa dala zehaztu dabe Gernika-Rugby Taldetik.

Desfilea 19:00etan hasiko da, eta bertan Gernikako merkataritza eta zerbitzuen sektoreko hainbat establezimenduk euren proposamenak erakutsiko dituzte. Aurkezpen ekitaldian ere bertan izango gara, eta bertatik ekimenaren eta desfilearen nondik norako guztiak kontatuko ditugu.

Horrela, Pasilekua modaren, merkataritzaren eta aisialdiaren topaleku bihurtuko da bariku arratsaldean.
**o Gernikako Merkatari Elkartuak Ross Dantza Eskola Gernika Rugby Taldea

Bizkaiak 5,14 milioi euro zuzenduko ditu Urdaibaiko espezie inbaditzaileei aurre egiteko
23/09/2026

Bizkaiak 5,14 milioi euro zuzenduko ditu Urdaibaiko espezie inbaditzaileei aurre egiteko

Bermeoko Udalak balorazino positiboa egin dau Andra Mari eta Santa Eufemia jaien inguruan.Bermeoko Udalak balorazino pos...
23/09/2026

Bermeoko Udalak balorazino positiboa egin dau Andra Mari eta Santa Eufemia jaien inguruan.

Bermeoko Udalak balorazino positiboa egin dau aurtengo Andra Mari eta Santa Eufemia jaien inguruan. Irailaren 7tik 16ra ospatu dira jaiak, eta udalaren arabera, herritarren parte-hartze zabala eta herriko eragileen inplikazinoa izan dira aurtengo jaien ezaugarri nagusiak.

Eguraldiak zenbait ekitaldi baldintzatu badauz be, aurreikusitako egitarau osoa aurrera eramatea lortu dabe. Kontzertuek, kalejirek, antzerkiek eta ekitaldi tradizinonal zein protokolozkoek herritarren erantzun ona izan dabe, eta hainbat unetan Bermeoko kale eta plazak jentez bete dira.

Udalak bereziki nabarmendu dau herriko talde eta alkarteen lana. Jai batzordeak Almikako Jaitsieraren antolaketan egindako lana azpimarratu dau, baita Txosna batzordearen prestutasuna eta alkarlanerako jarrera be. Era berean, Eleizalde Ikastolak Sukalki lehiaketa berreskuratu izana nabarmendu dau Udalak; 80 kazuela baino gehiago aurkeztu ziran eta Tala jentez bete zan.

Bestalde, jaietan irisgarritasuna hobetzeko emondako pausuak be aitatu dauz Udalak. Aurten, lehen aldiz, gurpildun aulkian d**ozan pertsonek Lamerako kontzertuez gozetako plataforma bat izan dabe. Esperientzia aztertuko dabe datozen urteetara begira, erabilera eta bestelako aukera batzuk baloretako.

Garbitasunari d**okionez, jaietako eremu nagusietan baliabideak indartu ziran, eukiontzi gehiago jarriz eta garbiketa-lanak areagotuz. Udalak, halan be, herritarrei gogorarazo deutse herria garbi mantenidutea guztion ardura dala.

Azkenik, Udalak jaietan izandako hainbat eraso eta errespetu faltari buruzko kezka be adierazo dau, eta nabarmendu dau horrelango jarrerek ez dabela lekurik jaietan. Era berean, Xixiliren inguruko ohiturak errespetuz gauzatzeko deia egin dau.
Amaitzeko, Bermeoko Udalak eskerrak emon deutsez jaiak antolatzen eta gauzatzen parte hartu daben herritar, talde, alkarte eta udal-langile guztiei, baita egun hauetan kaleak bete eta jaietan parte hartu daben herritar guztiei be.
Bermeoko Udala

Bermeoko Udalak balorazino positiboa egin dau aurtengo Andra Mari eta Santa Eufemia jaien inguruan. Irailaren 7tik 16ra ospatu dira jaiak, eta udalaren arabera, herritarren parte-hartze zabala eta herriko eragileen inplikazinoa izan dira aurtengo jaien ezaugarri nagusiak. Eguraldiak zenbait ekitaldi...

Kortezubi Bideko parke estali barriak ateak zabalduko dauz zapatu honetan
23/09/2026

Kortezubi Bideko parke estali barriak ateak zabalduko dauz zapatu honetan

Kortezubi Bideko haurrentzako parke estali barria amaituta d**o, eta inaugurazino ekitaldia irailaren 26an, zapatuan, 12:30ean egingo da. Jolasgunea Kortezubi Bidea eta Aita Luis Villasante kaleen arteko plazan d**o, eta ekitaldia Gernika-Lumoko Udalak antolatu dau.Jarduketak haur-parkea barritu eta...

Bermeoko Udala
22/09/2026

Bermeoko Udala

Bermeoko Udalak aurrerapausuak emongo dauz herriko kirol-klubetan euskeraren presentzia eta erabilera indartzeko, bereziki gazte eta nerabeen artean euskeraz aritzeko aukerak areagotzeko. Horretarako, Urdaibai Eskubaloi Taldeak, Bermeo Futbol Taldeak, Xixili Gimnastika Taldeak eta Urdaibai Arraun Ta...

Gernika Rugby Taldeak denporaldi barriari hasiera emon deutso
22/09/2026

Gernika Rugby Taldeak denporaldi barriari hasiera emon deutso

Gernika Rugby Taldeak 2026-27 denporaldiko aurkezpen ofiziala egin eban joan dan barikuan, Pablo Picasso kaleko AZULES tabernaren aurrean. Arratsaldeak klubeko familia osoa alkartu eban, eta kategoria guztietako taldeek banan-banan egin eben agerraldia bertaratu ziran zale eta herritarren aurrean.Ha...

Dirección

Aita Luis Villasante, 5-7 Behea
Guernica Y Luno
48300

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Oizmendi telebista publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Empresa

Enviar un mensaje a Oizmendi telebista:

Compartir