Lezoko Hitza

Lezoko Hitza Lezon euskarazko informazioa ematen duen hedabidea

1980ko eta 2010eko hamarkaden artean Lezon izan ziren ekitaldi eta jardueren argazki eta bideoak bildu nahi ditu udalak....
10/09/2026

1980ko eta 2010eko hamarkaden artean Lezon izan ziren ekitaldi eta jardueren argazki eta bideoak bildu nahi ditu udalak. Ondoko irudia 2007ko maiatzekoa da, Zabarre Haserre jaien aurkezpenekoa.

1980ko eta 2010eko hamarkaden testigantza grafikoa jaso nahi du udalak, eta horietan izan ziren ekitaldi, jarduera, festa, iniziatiba, pasadizo eta bestelakoen argazki eta bideo bila hasi da.

Bihar (ostirala) Allerruren ate irekien jardunaldia.
10/09/2026

Bihar (ostirala) Allerruren ate irekien jardunaldia.

Ate irekien jardunaldia antolatu du bihar (hilak 11, ostirala) arratsalderako, Plazetan, Allerru Kirol Elkarteak.

Herriko hainbat aisia programatan lan egiteko hezitzaileen lan poltsa egingo dute.
10/09/2026

Herriko hainbat aisia programatan lan egiteko hezitzaileen lan poltsa egingo dute.

Udalekuetan, Ludotekan, Kuadrillategin edo Faktorian, eta Lezo Institutuan zein Pasaia-Lezo Lizeoko euskara errefortzu saioetan lan egiteko hezitzaileei zuzendutako lan poltsa da

Gaur (osteguna) osasunaren aldeko mugimendua egituratzeko batzarra.
10/09/2026

Gaur (osteguna) osasunaren aldeko mugimendua egituratzeko batzarra.

Gaurko (osteguna) 19:00etan herri batzarra egingo dute Gurutze Santuaren plazan, portuko sutearen gaineko lanketarekin jarraitzeko.

Ateak zabaltzear da Eguneko Arreta Zentroa.
09/09/2026

Ateak zabaltzear da Eguneko Arreta Zentroa.

Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalek jarri dute zerbitzua martxan. Ate irekiak hilaren 16an izango dira, 17:00etatik 19:00etara.

Ostiralean amaituko da epea Lezoko Antzerki Testu Laburren IV. Lehiaketan parte hartzekoIrailaren 11n 14:00etan itxiko d...
08/09/2026

Ostiralean amaituko da epea Lezoko Antzerki Testu Laburren IV. Lehiaketan parte hartzeko

Irailaren 11n 14:00etan itxiko da Lezoko Udalak eta HIKA Teatroak elkarlanean antolatutako lehiaketan parte hartzeko aukera. Aukeratutako antzezlanak datorren urriaren 3an irakurriko dira, eta irabazleak 1.000 euroko saria eskuratuko du.

HIKA Teatroak Lezon antolatzen duen Lezo Eszena 2026 programaren baitako lehiaketa da. Helburua “euskal dramaturgia sustatu, antzerki-egile berriak ikusarazi eta […]

Mantenu lanak egiten ari dira Altzate igerilekuan.
07/09/2026

Mantenu lanak egiten ari dira Altzate igerilekuan.

Lezoko Udalak jakinarazi du Altzate igerilekuan urteroko mantenu lanak egiten hasi direla gaur.

Portuak 2027tik ordaindu beharko duen zerga bereziaren harira, PSE-EEren eskaera.
04/09/2026

Portuak 2027tik ordaindu beharko duen zerga bereziaren harira, PSE-EEren eskaera.

Portuari BICE zerga bereziaren zenbatekorik handiena aplika diezaziola eskatu dio udal gobernuari alderdi sozialistak.

Dirección

Rentería
20100

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Lezoko Hitza publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Empresa

Enviar un mensaje a Lezoko Hitza:

Atajos

Compartir