Antxeta Irratia

Antxeta Irratia Hendaian kokatutako irrati komunitarioa, Euskal Irratiak sarearen partaide.
📻 90.5fm eta 89.7fm.

Hendaian kokatutako irrati komunitarioa Euskal Irratiak sarearen parte hartzailea. 90.5fm edo 89.7fm uhinetan entzungai.

AEBek Venezuelan egindako "eraso inperialista kriminala" salatu dute Irunen"Erresistentzia internazionalista bizkortzeko...
03/01/2026

AEBek Venezuelan egindako "eraso inperialista kriminala" salatu dute Irunen

"Erresistentzia internazionalista bizkortzeko eta sendotzeko" garaia dela aldarrikatu dute, eta Venezuelako herritarrak babesteaz gain, "inperialismoari aurre egiteko herri zapalduen eta munduko ezkerraren mobilizazioa funtsezkoa" dela gogoratu dute.

"Erresistentzia internazionalista bizkortzeko eta sendotzeko" garaia dela aldarrikatu dute, eta Venezuelako herritarrak babesteaz gain, "inperialismoari aurre egiteko herri zapalduen eta munduko ezkerraren mobilizazioa funtsezkoa" dela gogoratu dute.

🟣Martxoaren 8a Hondarribian iragarriko duen kartelaren bila dabil EmekiHeldu den martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eg...
02/01/2026

🟣Martxoaren 8a Hondarribian iragarriko duen kartelaren bila dabil Emeki

Heldu den martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren programazioa iragarriko duen kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu dute Hondarribiko Udalak eta Emeki emakumeen elkarteak. Urtarrilaren 12tik 30era bitartean jasoko dituzte lanak, eta artista irabazleak 450€ko saria eskuratuko du.
Emeki Emakume Elkartea
Emeki emakume elkartea
Hondarribiko Udala

Heldu den martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren programazioa iragarriko duen kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu dute Hondarribiko Udalak eta Emeki emakumeen elkarteak. Urtarrilaren 12tik 30era bitartean jasoko dituzte lanak, eta artista irabazleak 450€ko saria eskuratuko du. 

Euskal preso, iheslari eta deportatu ohien aldeko bertso saio handia ospatuko dute HendaianHarrera elkarteak euskal pres...
02/01/2026

Euskal preso, iheslari eta deportatu ohien aldeko bertso saio handia ospatuko dute Hendaian

Harrera elkarteak euskal preso, iheslari eta deportatu askok bizi duten prekaritatea arintzeko eta haien gizarteratzeko laguntza eskaintzen du 2012 urteaz geroztik. Elkartearen dinamika sostengatzeko bertso saioa eta bazkaria antolatu dute Hendaiako Gaztelu aretoan, urtarrilaren 11n, Baleak elkartearen laguntzarekin, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Ekhine Zapiain eta Jon Maia elkartuko dituzte oholtza gainean.

Harrera elkarteak euskal preso, iheslari eta deportatu askok bizi duten prekaritatea arintzeko eta haien gizarteratzeko laguntza eskaintzen du 2012 urteaz geroztik. Elkartearen dinamika sostengatzeko bertso saioa eta bazkaria antolatu dute Hendaiako Gaztelu aretoan, urtarrilaren 11n, Baleak elkartea...

02/01/2026

🧙‍♀️ Urte berri on! Atsedenik hartu gabe ari dira lanean Euskal Itsasbazterreko CPIEko kideak, eta urtarrilaren 21ean hasita sorginkeriari buruzko erakusketa estreinatuko dute, hainbat jarduerarekin. Jon Frahier misio kargudunak eman dizkigu xehetasunak. CPIE Littoral-basque Euskal-itsasbazterra

🎶"Urrezko bihotza", Xerar Urrutiaren kantu berriaXerar Urrutiak kantu bere azken kantua aurkeztu digu, “Urrezko bihotza”...
31/12/2025

🎶"Urrezko bihotza", Xerar Urrutiaren kantu berria

Xerar Urrutiak kantu bere azken kantua aurkeztu digu, “Urrezko bihotza” izenekoa. Abestiak adiskidetasuna du ardatz, neska eta mutil baten arteko harreman zintzo eta berezi hori oinarri hartuta. 2026ko urte hasieran beste bi kantu grabatuko dituztela aurreratu digu.

Xerar Urrutiak kantu berri bat aurkeztu digu, “Urrezko bihotza” izenekoa. Abestiak adiskidetasuna du ardatz, neska eta mutil baten arteko harreman zintzo eta berezi hori oinarri hartuta. 2026Ko urte hasieran beste bi kantu grabatuko dituztela aurreratu digu. Xerar Urrutiarekin hitzegin d...

Iker Karrera dantzari hondarribiarra Amaia KZn izango da otsailean, urte hasierako Irungo kultur-agenda oparoaren parteA...
31/12/2025

Iker Karrera dantzari hondarribiarra Amaia KZn izango da otsailean, urte hasierako Irungo kultur-agenda oparoaren parte

Amaia KZ eta CBA kulturguneetako 2026ko lehen hiruhilekorako sarrerak salgai jarri ditu Irungo Udalak d**oeneko. Eva Sorianoren umore bakarrizketa, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoen emanaldia, 'Eternamente ' kontzertu sinfonikoa, Javier Vargas Blues Band, Susan Santos, Sanguijuelas del Guadiana, Marte Lasarte eta SUA taldeen kontzertuak edota Iker Karrera hondarribiarraren abangoardiako 'The Room Where It Happens' ikusgarri sarituak osatuko dute programazioa besteak beste.

Pirritx Porrotx eta Marimotots
Amaia Kultur Zentroa
CBA Kultur Gunea-Espacio Cultural CBA

Amaia KZ eta CBA kulturguneko Irun Zuzenean aretoaren 2026ko lehen hiruhilekorako sarrerak salgai jarri ditu Irungo Udalak d**oeneko. Eva Sorianoren umore bakarrizketak, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoen emanaldia, 'Eternamente ABBA' kontzertu sinfonikoa, Javier Vargas Blues Band, Susan S...

Aurtengo azken kazerolada egin dute Landetxan Palestinaren alde, astebetez atseden hartu eta 2026an genozidioa salatzen ...
31/12/2025

Aurtengo azken kazerolada egin dute Landetxan Palestinaren alde, astebetez atseden hartu eta 2026an genozidioa salatzen jarraitzeko prest

Landetxako auzokideak bost hilabete daramatzate Palestinaren alde kazerolada egiten egunero, astelehenetik ostiralera, 20:00etan. Atzo egin zuten aurtengo azken elkarretaratzea, baina genozidioak iraungo duen bitartean isiltasuna konplize dela gogoratuz, mobilizatzen jarraitzeko determinatuak daude. 2026ko urtarrilaren 7an ekingo diote berriz, betiko orduan, Porcelanaseko biribilgunearen autobus geltokian.

Landetxako auzokideak bost hilabete daramatzate Palestinaren alde kazerolada egiten egunero, astelehenetik ostiralera, 20:00etan. Atzo egin zuten aurtengo azken elkarretaratzea, baina genozidioak iraungo duen bitartean isiltasuna konplize dela gogoratuz, mobilizatzen jarraitzeko determinatuak daude....

Cristina Laborda: «2026a konplexua izango da, baina etorkizuneko Irun eraldatzeko proiektuen urtea izango da»Alkateak et...
30/12/2025

Cristina Laborda: «2026a konplexua izango da, baina etorkizuneko Irun eraldatzeko proiektuen urtea izango da»

Alkateak etxebizitza politikan «aurrekaririk gabeko jauzia» iragarri du 2026an, prezioak mugatzeko neurriekin eta babes ofizialeko eskaintza bikoiztuko duten proiektuen abiatzearekin. Hiriaren eraldaketarako urte erabakigarria izango delakoan d**o: Via Irun garatzeko HAPOaren aldaketa, Hegoaldeko Saihesbidea osatzeko obren abiatzea, Belartzako aparkalekuaren obra amaiera, Isuri Apaleko Eremua (ZBE) garatzeko udal ordenantzaren onarpena, posizionamendu turistikoan sakontzeko Irugurutzetako labeetako proiektua edota hiri-segurtasuna indartzeko neurriak iragarri ditu besteak beste.

Alkateak etxebizitza politikan «aurrekaririk gabeko jauzia» iragarri du 2026an, prezioak mugatzeko neurriekin eta babes ofizialeko eskaintza bikoiztuko duten proiektuen abiatzearekin. Hiriaren eraldaketarako urte erabakigarria izango delakoan d**o: Via Irun garatzeko HAPOaren aldaketa, H...

Txingudiko badiaren Hendaiako aldea dragatzeko bigarren fasea otsailean hasiko duteBidasoa ibaiaren itsas-adarraren Hend...
30/12/2025

Txingudiko badiaren Hendaiako aldea dragatzeko bigarren fasea otsailean hasiko dute

Bidasoa ibaiaren itsas-adarraren Hendaiako aldea dragatuko dute otsailetik goiti Zokoburuko portuaren sartzean. Joan den udaberrian portu barruan 32 urtez pilatutako 35.000 metro kubiko hondarra eta lohia garbitu zuten. Bigarren fase honetan aldiz, portuaren sarreran eta Txingudi badian itsas ontziek segurtasunez nabigatzea, ibaiaren eta hondartzaren atxikitzea, eta kostalde guztiaren segurtasuna bermatzeko helburua duten bigarren fasea maiatza arte luzatuko dute.

Bidasoa ibaiaren itsas-adarraren Hendaiako aldea dragatuko dute otsailetik goiti Zokoburuko portuaren sartzean. Joan den udaberrian portu barruan 32 urtez pilatutako 35.000 metro kubiko hondarra eta lohia garbitu zuten. Bigarren fase honetan aldiz, portuaren sarreran eta Txingudi badian itsas ontzie...

Udalaren kontratazioetan irregulartasunak egiaztatutzat eman ditu Auzitegi Gorenak,  |ko langile baten eskubideak aitort...
30/12/2025

Udalaren kontratazioetan irregulartasunak egiaztatutzat eman ditu Auzitegi Gorenak, |ko langile baten eskubideak aitortzerakoan

Donostiako epaitegiak urte hasieran ebatzitakoa berretsi du Euskadiko Auzitegi Gorenak, luzaz azpikontratatua izan zen beharginaren udal langile izateko eskubidea aitortuz. Baina langilearen argudioek agerian utzi dute, EAJ gobernuan zen bitartean, Hondarribiko Udalak Montai enpresa-taldeari kontratuak nahierara esleitzen zizkiola 2023 arte, legeari iskin egiteko trikimailu kontableekin. 2010-2020 urtaldian gutxienez 2,5 milioi euro fakturatu zizkion udalari kultura eta kirol ekitaldien antolakuntzagatik. Gipuzkoako EAJ-PNVko kide Aitor Elorzaren jabetzako lau enpresa ezberdin erabili zituzten zerbitzuak fakturatzeko, eta 15.000 euroko kontratazio-muga saihesteko.

Donostiako epaitegiak urte hasieran ebatzitakoa berretsi du Euskadiko Auzitegi Gorenak, baina langilearen argudioek agerian utzi dute, EAJ gobernuan zen bitartean, Hondarribiko Udalak Montai enpresa-taldeari kontratuak nahierara esleitzen zizkiola 2023 urtera arte, legeari iskin egiteko trikimailu k...

🗣️«Urtats gaueko mahatsen ohitura arrotza zaigu. Euskal Herrian, gure arbasoek Ur Goiena eta Ur Barrena gurtzen zuten»Jo...
30/12/2025

🗣️«Urtats gaueko mahatsen ohitura arrotza zaigu. Euskal Herrian, gure arbasoek Ur Goiena eta Ur Barrena gurtzen zuten»

Joseba Aurkenerena ikerlariak Urtats Gaueko euskal errituei buruzko xehetasunak eman dizkigu. Azaldu digunez, animismo zaharrari lotutako beste gizarte bat aldarrikatzen zuten gure arbasoek, «kontsumismoaren atzaparretatik aldendu eta ama lurrarekin lotura zuzena zuena». Izan ere, ura sendatzaile gisa ulertzen zuten, eta herriko gazteek iturrietan edo errekan zain egoten ziren gauerdia jo arte, eta handik ateratako ur berria edan zezaten etxez etxe banatzen zuten, kantu eta bertsoen bidez, gauza txar guztiak uxatzeko.

Joseba Aurkenerena ikerlariak Urtats Gaueko euskal errituei buruzko xehetasunak eman dizkigu. Azaldu digunez, animismo zaharrari lotutako beste gizarte bat aldarrikatzen zuten gure arbasoek, «kontsumismoaren atzaparretatik aldendu eta ama lurrarekin lotura zuzena zuena». Izan ere, ura se...

Adresse

18, Lekueder Karrika (Intzura-Le Joncaux Industrigunea)
Hendaye
64700

Téléphone

+33559483665

Notifications

Soyez le premier à savoir et laissez-nous vous envoyer un courriel lorsque Antxeta Irratia publie des nouvelles et des promotions. Votre adresse e-mail ne sera pas utilisée à d'autres fins, et vous pouvez vous désabonner à tout moment.

Contacter L'entreprise

Envoyer un message à Antxeta Irratia:

Partager

Antxeta Irratia

2001. urteko otsailan piztu nintzen. Hilabeteetako inurri lanaren ostean, uhinetarako atea zabaldu zidaten Entzun Ikus eta Pausumedia elkarteek. Komunikabide ugariko eskualdera egin nuen jauzi. Nekeza izan zen lekua lortzea bertan. Banuen antza berezitasun bat. Erdaraz lan egiten zuten denek, eta nik aldiz euskaraz. Horretarako sortu baininduten. Behe Bidasoa eskualdeko euskaldunei, tokiko informazioa euskaraz helarazteko. Irun, Hendaia, Urruña, Hondarribia eta Biriatu biltzen dituen eskualdea, egunetik egunera pittin bat gehiago euskalduntzeko.

Nire izaerak ere ezberdintzen nau komunikabide arruntetatik. Elkartea bainaiz. Irrati komunitarioa. Komunitatearekin eta komunitatearentzat egiten dut lan egunerokoan. Lapurdi eta Gipuzkoa batzen ditut, ezkarai eta atakarik gabeko teilatupean. Librea da sarrera, eta askea irteera. Sartu eta atera ibiltzen dira eskualdeko bizilagunak. Adierazpen askatasun eskubidea eta komunikazioaren demokratizazioa praktikara eramaten. Oinarrizko giza eskubideak errespetatzen dituen orori ematen diot hitza. Orotariko diskriminazio ezkor, arrazakeria, xenofobia, sexismo... bazterrean utziz. Hitza, bestelako jendarte eredu baten aldeko borrokan tresna eraginkorra baita.

Norbanako eta eragileen parte hartzeaz gain, sarean ere lan egiten dut. Ipar Euskal Herriko Euskal Irratiak sareko kide naiz, Xiberoko botza, Gure Irratia eta Irulegiko irratiarekin batera. Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoa. Hiru herrialde hauek dira gure eremu naturalak, eta nire bide, Gipuzkoara emaren dugu jauzi txiki bat. Tokiko informazioa eta informazio orokorra uztartzen ditugu lauron artean, beti ere aurrez aipaturiko balore eta ezaugarriak aplikatuz. Ipar Euskal Herrian, euskararen alde lan egiten duen etxe handi bat da Euskal Irratiak sarea. Euskararen alde, hurbileko komunikazioaren alde, komunikazio parte hartzailearen alde... Euskal Herri osoan ere antolatuak gaude Arrosa sarearen bidez. Baita mundu mailan ere AMARC federazioari esker.

Hasierako garaiak politak bezain zailak izan baziren ere, jada badbakit nolakoa naizen eta zertarako sortu ninduten. Badakit zerk mugiarazten nauen eta lanean jarraitzeko konpromiso irmoa dut. Hitzaren bidez, zinezko komunikazio askeari esker bestelako lehio bat zabaltzen dut egunero Behe Bidasoaren zerbitzura. Gure eskualdea eta mundua beste begi batzuekin begiratu eta ulertzeko.