Gure Irratia

Gure Irratia Gure Irratia, Lapurdi hurbileko eta Euskal Herriko informazioa hedatzen duen euskal hedabidea, eta Gure irratia, zure irratia!

Komite gaztetu batekin abiatuko dituzte Ezpeletako bestakUztailaren 31tik agorrilaren 4ra iraganen dira Ezpeletako besta...
28/07/2026

Komite gaztetu batekin abiatuko dituzte Ezpeletako bestak

Uztailaren 31tik agorrilaren 4ra iraganen dira Ezpeletako bestak. Ipar Euskal Herrian, hein hortako herrietatik, osoki urririk diren besta bakarrenetarikoak. Aurten, Senbrando Kaos, Xiberoots eta Oxabiren kontzertua izango da larunbatez.

▶ [Elkarrizketa] Ana eta Amaia Zelai : labur.eus/ezpeletakobestak

"Lan eremu ttipiak ditu nire lan praktikak agindu"Mikro etxaldeak ditu eredu Miren Larronde milafrangarrak. Familiako lu...
28/07/2026

"Lan eremu ttipiak ditu nire lan praktikak agindu"

Mikro etxaldeak ditu eredu Miren Larronde milafrangarrak. Familiako lurretan, baratzezaintzan instalatu da. Eremu ttipia izanik, antolaketa egokitu du guneari eta barazkien salmenta zuzena egiten du.
📍AMAPaz gain, udan, ostiral arratsaldero, bere etxaldean egiten du merkatua 17:00ak eta 19:00ak artean

▶ [Elkarrizketa] Miren Larronde : https://labur.eus/mirenlarronde

Senpertar kolektibo bat eta SPUC kirol elkartea Aquazonen proiektuaren aurkaIgandean uztailaren 26an, piknika erraldoia ...
25/07/2026

Senpertar kolektibo bat eta SPUC kirol elkartea Aquazonen proiektuaren aurka

Igandean uztailaren 26an, piknika erraldoia antolatu dute Senpereko aintziran Aquazone proiektu berriaren aurka protesta egiteko.

▶ [Elkarrizketa] Patxi Thikoipe : https://labur.eus/senperekoaintzira

Uztaritzeko bestak hasiak diraUztailaren 23an hasi, igandearekin uztailaren 27ra arte iraganen dira Uztaritzeko bestak a...
24/07/2026

Uztaritzeko bestak hasiak dira

Uztailaren 23an hasi, igandearekin uztailaren 27ra arte iraganen dira Uztaritzeko bestak aurten. Ostiral gauean dute kontzertu gaualdia, eta larunbatean zikiroa. Horrela antolatuz oreka loru dute beste herriko besta batzuekin.

▶ [Elkarrizketa] Irau Ospitaletxe eta Emma Etxeberrigarai : labur.eus/uztaritzekobestak

Zuraideko bestak ostegun honetan hasten diraUztailaren 23an hasita, 27ra arte iraganen dira. Zikirorako leku guziak jada...
23/07/2026

Zuraideko bestak ostegun honetan hasten dira

Uztailaren 23an hasita, 27ra arte iraganen dira. Zikirorako leku guziak jada salduak dituzte baina beste animazio ainitz proposatzen ditu aurten ere Lapurdiko herriak, tartean larunbatean Su ta Gar taldearen kontzertua.

▶ [Elkarrizketa] Clara, Ema, Jokin eta Ana : https://labur.eus/zuraidekobestak

[GURE PLAZA]Lehen eguna egina, eta ze eguna!!Kristona!  Goizean goizetik muntaketa, gosaria, Larrain dantza, karaoke, mu...
18/07/2026

[GURE PLAZA]

Lehen eguna egina, eta ze eguna!!
Kristona! Goizean goizetik muntaketa, gosaria, Larrain dantza, karaoke, musikari lagunak, eta azkarki bukatzeko Dizkobolorekin sua karpa azpian!

Milesker deneri!!
Larunbata eta igandez hor gira oraindik, 9:30 eta 20:30 artean Baionako bestak Montaut plazan!

Gure Plaza prest da, ostiral, larunbat eta igandez besta egiteko!▶ [Egitaraua] : labur.eus/gureplaza1Guneraren prestaket...
16/07/2026

Gure Plaza prest da, ostiral, larunbat eta igandez besta egiteko!

▶ [Egitaraua] : labur.eus/gureplaza1

Guneraren prestaketa lanak bukaturik, Gure Plaza gunea ostiral honetan irekiko diogu publikoari goizeko 9:30tik aitzina, hiru egunez izango diren gosariekin. Baionako bestetan, lehen aldiz kudeatuko du hein hortako gune bat Gure irratiak.

[GURE PLAZA]🤾Dizkoboloooo gurekin izanen da ostiralean, 19:00etatik aitzina! 9:30tan hasiko gira gosariekin11:00 guneare...
14/07/2026

[GURE PLAZA]

🤾Dizkoboloooo gurekin izanen da ostiralean, 19:00etatik aitzina!

9:30tan hasiko gira gosariekin
11:00 gunearen irekitzea ofiziala
12:30 Larrain dantza ( Uztaritzeko gaiteroekin)
15:00 Larre alde
17:00 - 18:00 Entzuleen orena
17:00 - 19:00 Karaoke! (Mattin perezek animaturik)
19:00 Dizkobolo

Are are Baionako besteak bihar hasten dira, eta Gure Plaza, ostiral, larunbat eta igandean irekia izanen da!

Montaut plaza, entzuleen plaza Baionako bestetan 🫵🥳Gure Irratiak biziaraziko duen Montaut plazak, euskararen plaza izate...
10/07/2026

Montaut plaza, entzuleen plaza Baionako bestetan 🫵🥳

Gure Irratiak biziaraziko duen Montaut plazak, euskararen plaza izateko helburua du. Hiru egunez, Larrain dantzaren hitzordua, euskal kantuak karaokearekin, bertan jateko ta edateko lekua, plaza inguratzen duten zuhaitzen itzalpean, eta karparekin.

▶ [Elkarrizketa] Olatz Idoate, Panpi Merkapide eta Arantxa Idieder : labur.eus/gureplaza

“Egunero gozatzen dut, egunero biziki uros heldu naiz lanera eta ametsa gauzaturik harro naiz “Ekainean, urtea bete zuen...
09/07/2026

“Egunero gozatzen dut, egunero biziki uros heldu naiz lanera eta ametsa gauzaturik harro naiz “

Ekainean, urtea bete zuen Et'abar ostatu-liburu dendak. Urte berezia izan du Aines Hariztoi gunearen sortzaile eta eramaileak. Bere ametsa bete ahal izan du, urte pozgarria bezain dorpea izan dela erran digu. Kontzertu bat antolatzen du ostiralean, Santi DDCrekin.

▶ [Elkarrizketa] Aines Hariztoi : https://labur.eus/etabar

Adresse

Landagoyen, Zuraideko Bidea
Ustaritz
64480

Notifications

Soyez le premier à savoir et laissez-nous vous envoyer un courriel lorsque Gure Irratia publie des nouvelles et des promotions. Votre adresse e-mail ne sera pas utilisée à d'autres fins, et vous pouvez vous désabonner à tout moment.

Partager