Hiruka

Hiruka Uribe Kostako Hiruka komunikazio-taldearen Facebook orria. Jarraitu hemendik eskualdeko albisteak.

⚽ Leioa kultura arteko bizikidetzaren eta kirolaren topagune bihurtuko da berriro uda honetan, Leioako Mundialitoaren XX...
18/06/2026

⚽ Leioa kultura arteko bizikidetzaren eta kirolaren topagune bihurtuko da berriro uda honetan, Leioako Mundialitoaren XXV. edizioagaz. Udalerriko egutegian erabat errotutako hitzorduak 25 urte beteko ditu aurten, futbolaren bidez komunitate ezberdinak elkartuz.

Leioa kultura arteko bizikidetzaren eta kirolaren topagune bihurtuko da berriro uda honetan, Leioako Mundialitoaren XXV. edizioagaz. Udalerriko egutegi sozialean eta kirolean erabat errotutako hitzorduak 25 urte beteko ditu aurten, futbolaren bidez komunitate ezberdinak elkartuz.

🔑 Gorlizko Udalak herritarren bizi-kalitatea hobetzea helburu duten bi laguntza-lerro berri jarri ditu martxan. Guztira,...
18/06/2026

🔑 Gorlizko Udalak herritarren bizi-kalitatea hobetzea helburu duten bi laguntza-lerro berri jarri ditu martxan. Guztira, 66.000 euro bideratuko ditu gazteen emantzipazioa erraztera eta adinekoen zein behar bereziak dituzten pertsonen etxebizitzak egokitzera.

Gorlizko Udalak herritarren bizi-kalitatea hobetzea helburu duten bi laguntza-lerro berri jarri ditu martxan. Guztira, 66.000 euro bideratuko ditu gazteen emantzipazioa erraztera eta adinekoen zein behar bereziak dituzten pertsonen etxebizitzak egokitzera.

🏳️‍🌈 Ekainaren 28an ospatzen den Sexu Askapenaren eta LGTBIQA+ Kolektiboaren Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, ...
18/06/2026

🏳️‍🌈 Ekainaren 28an ospatzen den Sexu Askapenaren eta LGTBIQA+ Kolektiboaren Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Getxoko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak herritarrentzako bi jarduera antolatu ditu aniztasuna, errespetua eta ikusgarritasuna sustatzeko.

Ekainaren 28an ospatzen den Sexu Askapenaren eta LGTBIQA+ Kolektiboaren Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Getxoko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak herritarrentzako bi jarduera antolatu ditu aniztasuna, errespetua eta ikusgarritasuna sustatzeko.

⚖️ Espainiako Auzitegi Nazionalean amaitu da 2022an Ibai Aginaga preso ohiari Berangon egindako harreragatik auzipetutak...
18/06/2026

⚖️ Espainiako Auzitegi Nazionalean amaitu da 2022an Ibai Aginaga preso ohiari Berangon egindako harreragatik auzipetutako hamasei lagunen aurkako epaiketa, eta auzia sententziaren zain geratu da. Fiskaltzak bi urteko espetxe-zigorra eskatu du auzipetu bakoitzarentzat, terrorismoari gorazarre egitea egotzita, eta akusazioek ere zigor-eskaerei eutsi diete.

Espainiako Auzitegi Nazionalean amaitu da 2022an Ibai Aginaga preso ohiari Berangon egindako harreragatik auzipetutako hamasei lagunen aurkako epaiketa, eta auzia sententziaren zain geratu da. Fiskaltzak bi urteko espetxe-zigorra eskatu du auzipetu bakoitzarentzat, terrorismoari gorazarre egitea ego...

🏳️‍🌈 Familientzako bi jarduera antolatu dituzte Lemoizen LGTBI+ Harrotasunaren Egunaren harira
18/06/2026

🏳️‍🌈 Familientzako bi jarduera antolatu dituzte Lemoizen LGTBI+ Harrotasunaren Egunaren harira

Lemoizko Udalak bi jarduera antolatu ditu ekainaren 28ko LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, aniztasunarekiko errespetua, berdintasuna eta bizikidetza sustatzeko helburuagaz. Ekimenak familiei zuzenduta egongo dira, eta ekainaren 27an eta 28an egingo dituzte, Armintzan.

⚖️ Getxoko PPren ustez, barikuko deklarazioek norabide erabakigarria eman diezaiokete 'Irurak Bat' auziari
18/06/2026

⚖️ Getxoko PPren ustez, barikuko deklarazioek norabide erabakigarria eman diezaiokete 'Irurak Bat' auziari

Getxoko PPk adierazi du ekainaren 19an Bilboko instrukzio-epaitegian egingo diren deklarazioek inflexio-puntua eragin dezaketela 'Irurak Bat' jauregitxoaren eraisketaren inguruko ikerketan. Egun horretan Urko Balciscueta epaitegiak izendatutako perituak eta Amaia De Felipe udal-arkitektoak deklaratu...

💛 Dastatuartek artea, gastronomia eta herritarren parte-hartzea batuko ditu Gorlizen uztailaren 3tik 5era
18/06/2026

💛 Dastatuartek artea, gastronomia eta herritarren parte-hartzea batuko ditu Gorlizen uztailaren 3tik 5era

Gorliz artearen eta gastronomiaren erakusleiho handi bilakatuko da uztailaren 3tik 5era, Dastatuarteren zazpigarren edizioagaz. Jaialdiak 50 jarduera baino gehiago eskainiko ditu adin guztietarako, herriko zazpi gunetan banatuta, eta tailerrak, ikuskizunak, kontzertuak, foodtruckak, artisau-proposam...

📸 Leioako Udalak Orainaren Begiradak herri-murala aurkeztuko du datorren barikuan, ekainaren 19an. Herriaren 500. urteur...
17/06/2026

📸 Leioako Udalak Orainaren Begiradak herri-murala aurkeztuko du datorren barikuan, ekainaren 19an. Herriaren 500. urteurrenaren harira antolatutako programazioaren ekimen nabarmenetako bat da, eta aurkezpena 10:30ean egingo dute Kultur Leioan.

Leioako Udalak Orainaren Begiradak herri-murala aurkeztuko du datorren barikuan, ekainaren 19an. Herriaren 500. urteurrenaren harira antolatutako programazioaren ekimen nabarmenetako bat da, eta aurkezpena 10:30ean egingo dute Kultur Leioan. Ekitaldia herritar guztiei irekita egongo da.

🏄 Sopelako Udaleko Toki Garapen Sailak antolatutako surf eta ekintzailetza jardunaldi berritzaileak harrera bikaina izan...
17/06/2026

🏄 Sopelako Udaleko Toki Garapen Sailak antolatutako surf eta ekintzailetza jardunaldi berritzaileak harrera bikaina izan du. Ekainaren 12an egin zen ekimenean 30 emakume ekintzailek parte hartu zuten.

Sopelako Udaleko Toki Garapen Sailak antolatutako surf eta ekintzailetza jardunaldi berritzaileak harrera bikaina izan du. Ekainaren 12an egin zen ekimenean 30 emakume ekintzailek parte hartu zuten, eta antolatzaileek nabarmendu dutenez, izena emateko itxaron-zerrenda ere sortu zen, ekitaldiak piztu...

17/06/2026

🚨Espainiako Polizia Nazionalak bi lagun atxilotu zituen atzo, ekainaren 16an, Getxon eta Bilbon, Hezbola erakundeagaz eta terrorismoagaz lotutako ustezko jarduerak ikertzen ari den operazio baten barruan. Atxilotuetako bat Asier Herranz getxoztarra da, Iranegaz Bat kolektiboak jakinarazi duenez. Auzitegi Nazionalak zuzendu du operazioa, eta auzia instrukzio-fasean eta sekretupean d**o oraindino.

📹 Irudiak: .antolakundea

Address

Martikoena, 16, 2. Solairua

48991

Telephone

944 911 337

Alerts

Be the first to know and let us send you an email when Hiruka posts news and promotions. Your email address will not be used for any other purpose, and you can unsubscribe at any time.

Contact The Business

Send a message to Hiruka:

  • Want your business to be the top-listed Media Company?

Share